Zizurkilgo jaiak 2017

Baserritarren eguna Zizurkil Goian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko abu. 13a, 02:00

Herri kirol erakustaldia, idi probak, sagardo dastaketa edota bertso saioa gaurko egitarauan.

Gaurko egitaraua:

  • 11:00 Jubilatuen hamaiketakoa Iriarten.
  • 12:30 Herri-kirol erakustaldia. Hirunakako bi talde elkarren aurka: Alatzne Etxaburua, Unai eta Joseba Otaegi / Leire Astiasaran, Aitor Urteaga eta Jon Irazu.
  • 18:00 Idi probak Plazaberrin.
  • Ordu berean, haurrentzako jolasak begirale eskolakoen eskutik.
  • Ondoren, sagardo dastaketa eta elkartasun pintxoak plazan, Leire Zumeta eta Amaia Arza trikitilariek alaituta.
  • 23:00 Bertsolarien saio nagusia: Unai Mendizabal, Maialen Lujanbio, Iker Zubeldia, Oihana Iguaran, Andoni Egaña, Sustrai Kolina. Gai-jartzailea, Igotz Alkorta.
  • Ondoren eta goizaldera arte, Obaneuke taldea. 
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!