Iker Hernandez Burgosen arituko da denboraldi honetan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko abu. 11a, 02:00

Iker Hernandez urnietarrak Burgos CF taldean jarraituko du futbol ibilbidea, azken bi urteetan Barakaldon eta Bilbao Atlhetic taldeetan aritu ondoren. Bilbotarrekin zuen harremana eten eta berehala murgildu da talde berriaren dinamikan. Bigarren B mailan arituko da euskal taldeak biltzen diren II. multzoan. Tartean dira Bilbao Atlhetic eta Barakaldo bere aurreko taldeak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!