Jon Jauregi sortzaile urnietarraren lana ikusgai Tabakaleran

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Sormen darwinista vs. Erretratua du izenburu Jon Jauregiren erakusketak. BANAIZ izen artistikoz da ezaguna Jon Jauregi. Erakusketa Tabakalerako Kutxa Kultur Plazan (4. solairuan) egongo da ikusgai bihartik hasi eta irailaren 10 bitartean, astelehenetik igandera.

Hona erakusketaren aurkezpena:

Jon Jauregi —Bai, bazekiat… baina oso nekeza duk horren aurka lehiatzea…

BANAIZ —LEHIATZEA? Kontu honen guztiaren problematika bete-betean laburbiltzen duen hitz potoloa, motel! DOGMA bihurtu duguna…

Jon Jauregi —Zer diok?

BANAIZ —Zer diodan? …ARTEA neurtzea ezinezkoa dela!

Jon Jauregi —Hasi gaituk, orain ere, betiko kontuarekin…

BANAIZ —Neurgarria izanagatik, TEKNIKAri soilik erreparatzen ziok mundu guztiak, artista baten lana baloratzerako garaian…

Jon Jauregi —Ez zakiat, bada…

BANAIZ —Sorkuntza Darwinista vs. Erretratua. Momentu honetan lantzen ari garen obra guztietan problematika berarekin ari gaituk borrokan etengabe, Jon! Sorkuntza vs. Teknika. Intuizioa vs. Arrazoia. Artea vs. Artisautza. Betea vs. Hutsa. Egia vs. Gezurra…

Jon Jauregi —Tira, tira… nahikoa diat!!

BANAIZ —Teknikak lan orduak baino ez dizkik justifikatzen. Eta lana justifikatzeko gai ez bahaiz, hire obrak ez zaukak baliorik… Horrela pentsatzen dik jende askok, hire moduan. Pentsamendu Neoliberal ustela! ARTEaren antitesia. ARTEaren dekadentzia…

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!