San Esteban Jaiei agurra

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko abu. 6a, 02:00

Azken orduak bizi dituzte San Esteban Jaiek. Sei egunez osatutako jaiei agur esateko zorian dira auzotarrak zein bertara hurbildu diren festazale ugariak.

[Argazkiak]

Auzotarrek egindako pintxoak eta hainbat sagardotegietako sagardoa probatuz eta Balzola anaiek jarritako musikarekin dantza eginez joan da arratsaldea, San Estebango Jaietan. Ondoren, afaltzeko aukera eduki dute bertaratutakoek.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!