Iradi eta Agirre palako txapeldunak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko abu. 6a, 02:00

Ibai Iradi eta Mikel Agirre 25-19 nagusitu dira Julen Torregarai eta Imanol Borreroren aurka, San Esteban Jaietako I. Pala Txapelketaren finalean.

[Argazkiak]

Jakina da palako pilotari gisa zeinen trebea den Ibai Iradi; ez alferrik, Gipuzkoako txapelduna da afizionatuen mailan azken urteetan. Bada, Goiburu frontoian bere bi besoek markatu dute aldea; gainera, atzean bikain lagundu dio Agirrek. Bikotea gogorra da Torregaraik eta Borrerok osatutakoa, azpimarratzekoa da baten bizkortasuna eta bestearen zartako bortitza, baina ezer gutxi egin ahal izan dute aurkariak gainditzeko.

Amundarain-Loidi I eta Loidi II-Ceballos bikoteak lehiatu dira hirugarren postua eskuratzeko; azken bikotea iritsi da hogeita bostgarren tantura.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!