Desapiyu bizia Sega eta Denontzat Gimnasioaren artean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Desafio ikusgarria jokatu zuten Goiburuko Sega elkarteak eta Hernaniko Denontzat Gimnasioak, San Estebango jaietan. Bertakoak irabazi zuten lehia, segundo erdiko aldeagatik.

[Argazkiak]

[Bideoa]

Hamalau frogez osatutako zirkuituari hiru itzuli eman behar izan zizkioten bi taldeek. Antolatzaileek ikusleen artean banatu zuten orrian zioten bezala, bikoitza zen helburua: bandera hartzea eta ondo pasatzea. Biak ere ederki bete zituzten kirolariek; ikusleek etengabe eman zizkieten animoak, eta amaieran txalo zaparrada batez eskertu zieten Goiburuko joko-zelaian egindako ahalegina.

Hamalau froga jarri ziren jokoan, esan bezala: laia, pirrinka, arrastaka, O.C.R., ingudea (10 altxaldi), soka-saltoa (40), kizkia-sagar, gurpila eramatea, txingak, arto-aletzea, lokotxa, harri-jasotzea (50 kiloko zilindrikoa sei aldiz), ahate-arrantza eta lasto fardoa eramatea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!