Vanesa Pelaez eta Mikel Rodriguez irabazle Malkar Krosean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko abu. 5a, 02:00

Bi andoaindar iritsi dira lehenak emakumezkoen eta gizonezkoen mailatan San Estebango jaietan ospatu den mendi krosean.

[Argazkiak]

91 korrikalari animatu dira Leitzarango bailaran barrena korritzen den mendi krosa gogorrari. Euriari eta 10,3 kilometroko ibilbide lokaztuari egin behar izan diote aurre gaurkoan.

Aipatzekoa da emakumezkoetan Vanesa Pelaez andoaindarrak erakutsitako maila, mendiko lasterketetan etorkizun handia daukala frogatuz.

Hona sailkapenak bi mailetan.

Emakumezkoak:

1. Vanesa Pelaez (0:46:08)

2. Maialen Muñoz (0:47:56)

3. Lourdes Colomo (0:49:02)

 

Gizonezkoak:

1. Mikel Rodriguez (0:39:02).

2. Anartz Mujika (0:41:04).

3. Jaime Real (0:42:08)

Sailkapen osoa [Herrikrosa.eus]

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!