Potti-Torregarai Iradi-Mikelen aurka, pala finala Goiburun

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko abu. 5a, 02:00

Pala txapelketako finalerdiak jokatu dira Goiburuko pilotalekuan, eta erabakita geratu da bihar nortzuk lehiatuko diren txapela burura eramateko.

[Argazkiak]

Lehenengo neurketan Iradi-Mikel bikoteak Amondarain-Loidi I-ri irabazi dio 25-17ko emaitzarekin. Bigarrengoan, berriz, Potti-Torregarai irten da garaile; Loidi II-Ceballos bikoteak 22 tantu besterik ezin egin izan dizkio, neurketa arras gogor baten ondoren.

Bihar, igandearekin, 11:30etatik aurrera hirugarren eta laugarrengo postutarako partidua jokatu da lehendabizi, eta finala ondoren.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!