Andoaingo Garbigunea abuztuan goizez zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko abu. 7a, 02:00

Abuztuan ordutegia murriztu du Andoaingo Garbiguneak. Leizotz industrigunean, Urnietarekin mugan, eskaintzen duten zerbitzuaren ordutegia honakoa da:

  • Astelehena-Larunbata: 09:00-13:30.

Bolumen handiko hondakinen bilketa zerbitzuaren irizpideak honako hauek direla gogorarazi du Andoaingo Udalak:

Zein hondakin utzi behar dira? Etxeko tresna handiak: altzariak, koltxoiak, linea zuriko etxetresna elektrikoak (hozkailuak, ikuzgailuak, etab.), linea gris-marroiko etxetresna elektrikoak (telebistak, ordenagailuak, etab.).

Ez dira utzi behar: Obra-hondakinak, pneumatikoak, paleak, papera, kartoia edota zabor-poltsak. Horretarako, erabil ezazu Garbigunea.

Ordutegia: Bolumen handiko hondakinak astelehenetan atera beharko dira, beti ere, 20:00etatik aurrera. Bilketa asteartetan egiten da.

Non utzi? Hurbilen dagoen zabor-edukiontziaren ondoan utzi behar dira tresna handi hauek. Hondakin handiak ongi metatuta eta bide publikoan ahalik eta enbarazurik txikiena egiteko moduan utzi. Ez utzi trasteak edukiontzien kontra.

Gauza asko uzteko asmoa baduzue, komeni da aurrez abisatzea:

  • Udala: 943 300 830
  • Tolosaldeko Mankomunitatea: 943 676 216

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!