"Santio Jaiak amaitu dira, eta balantzea egiteko ordua iritsi da. Udaleko gobernuko talde bezala, gure balorazioa oso positiboa da. Jaietako egitaraua era egokian garatu da; antolatutako ikuskizunetan eta ekintzatan herritarren parte hartzea altua izan da; eta jaietan zehar zorionez ez dugu emakumeen aurkako erasorik izan.
Horregatik, Amasa-Villabonako alkate naizen aldetik, eskerrak eman nahi ditut herritarren gehiengoak erakutsi duen gizalegezko jarreragatik. Hori gabe ezinezkoa litzateke gaur balorazio positibo hau eskaini ahal izatea.
Probokazioa eta tentsioa bilatuz eta jaiak politizatu nahian, bizi izan den giro ona gaiztotu nahi izan duten geroz eta urriagoa den gutxiengoa osatzen dutenek, beraien helburua ez dutela lortu jakin behar dute.
Gobernuko taldetik arduraz lanean jarraituko dugu 2018ko Santio Jaiak herriko jai inklusiboak, pluralak eta kutsu politikorik gabekoak izaten jarrai dezaten. Azken batean, jai toleranteak eta
errespetuzkoak izan daitezen, guztionak eta guztientzat."