Katto Amilibia gogoratuz

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko abu. 2a, 02:00

Katto Amilibiaren oroitzapenezko ekitaldia antolatu zen Etenetan, joan den larunbatean.

[Argazkiak]

Jendeak ez dauka ahazteko Andoaingo kultur eragile ezaguna, eta jada bosgarren urtea da bere omenezko ekitaldia antolatzen dela Adarra inguruan.

Ia ehun adiskide eta lagun bildu ziren Etenetako zutarriaren inguruan, harainoko ibilbidea oinez nahiz bizikletaz egin eta gero. Ohi denez, ez zen faltatu txalapartaren hotsik, ezta bertsorik nahiz dantza saiorik. Ondoren, Goiburu auzoan bazkari baten inguruan bildu ziren denak ere.

Katto 2012ko udan hil zen Pirinioetan, Benasqueko parajeetan mendi istripuz baten ondorioz. Haren heriotza saminez hartu zen Andoainen, herrigintzan lan franko egina baitzen urtetan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!