Zortzigarren urtez omenaldia egin diote Remi Ayestaran billabonatarrari, festen azken egunean. Remi Gogoan ekimeneko kideek oraindik aitortza eskatzen jarraitzen dutela adierazi dute. Villabonako Udalak festen egitarau ofizialetik kanpo utzi zuen ekitaldia, eta horren aurrean, Onddo Gazte Asanbladak bere egitarauaren barruan sartu zuen. Omenaldian, Oinkari Dantza Taldeko hainbat kidek hartu zuten parte, eta Iñaki Lizasok eta Oihana Iguaranek abesti bat eskaini zuten.