Guztira 200 lagun inguruk hartu dute parte VII. Irristaketa lasterketa herrikoian. Euskal Herriko herri ezberdinetatik etorri da jendea. Aurten lehen aldiz helduen ibilbidea Zizurkildik pasa da, eta zazpi buelta eman behar izan dizkiote ibilbideari. Amaieran zozketa izan da lasterketa antolatzen lagundu duten laguntzaileen eskutik.