Eguerditan kantuan eta dantzan aritu dira kantujirako kideak herritik zehar. Lehen geldialdia Santiago Egoitzan egin dute, eta bertan zaharrenek ilusioz beterik entzun eta ikusi dute kantujirakoen kalejira. Bazkariaren ostean, berriz ere ekingo diote kantujirari arratsaldeko seietatik aurrera.