Garbigunea abuztuan goizez bakarrik izango da zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko abu. 1a, 02:00

Andoain eta Urnieta artean dagoen Garbigunea abuztuan goizez bakarrik zabalduko dute. Zehazki, 09:00etatik 13:30etara astelehenetik larunbatera. Leizotz industrigunean dago, Urnietarekin mugan.

[Andoaingo Garbigunea]

Udal oharra, hondakinen harira:

BOLUMEN HANDIKO HONDAKINEN BILKETA ZERBITZUAREN IRIZPIDEAK

Andoaingo Udala:

”Bolumen handiko hondakin zerbitzua ez da behar bezala erabiltzen azkenaldian. Hori dela eta, zerbitzuaren ezaugarriak zeintzuk diren azaltzen da hurrengo lerroetan. Herritar guztiei eskatzen zaie irizpide hauei jarrai diezaietela:

Zein hondakin utzi behar dira?
Etxeko tresna handiak: altzariak, koltxoiak, linea zuriko etxetresna elektrikoak (hozkailuak, ikuzgailuak, etab.), linea gris-marroiko etxetresna elektrikoak (telebistak, ordenagailuak, etab.).

Ez dira utzi behar:
Obra-hondakinak, pneumatikoak, paleak, papera, kartoia edota zabor-poltsak. Horretarako, erabil ezazu Garbigunea.

Ordutegia:
Bolumen handiko hondakinak astelehenetan atera beharko dira, beti ere, 20:00etatik aurrera. Bilketa asteartetan egiten da.

Non utzi?
Hurbilen dagoen zabor-edukiontziaren ondoan utzi behar dira tresna handi horiek. Hondakin handiak ongi metatuta eta bide publikoan ahalik eta enbarazurik txikiena egiteko moduan utzi. Ez utzi trasteak edukiontzien kontra. Gauza asko uzteko asmoa baduzue, komeni da aurrez abisatzea (Udaleko telefonoa: 943300830; Tolosaldeko Mankomunitatearen telefonoa: 943676216)".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!