Udalak Etxeberri plaza eta Sarobe elkar lotzen dituen eskilarak berritu eta barandak ipini ditu. Era berean, Ikasmin akademiaren ondotik Idiazabal kalera igotzeko beste eskilara batzuk ipini ditu. Bi neurri horiek herritarren eskaeren ondorio izan direla adierazi du Urnietako Udalak.