Santioak 2017

Kirola egiten igaro dute arratsaldea billabonatarrek

Zumba herrikoiarekin hasi dute arratsaldea billabonatarrek. Jarraian, zikling mini-maratoia izan da, eta ondoren palako eta eskuz binakako partidak jokatu dira. Palan Rodas eta Eskudero nagusitu dira 22-14 Jauregi eta Rekalderen aurka. Eskuz binakakoan Urmeneta eta Urruzolak irabazi dute 22-10, Etxaniz eta Aranbururen kontra. Azken irabazle horiek gabonetan izango den VI. Antton Pebet oroimenezkoan jokatzeko txartela lortu dute.

[Zumba]      [Zikling]      [Pala eta pelota]

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!