Santioak 2017

Santa Ana, gazteen eta jubilatuen eguna Villabonan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko uzt. 26a, 02:00

Gaurko egitarauan patata tortilla lehiaketa, erraldoi eta buruhandien kalejira, gazteen poteoa edota kontzertua.

Egitaraua:

Uztailak 26, asteazkena

  • 09:00 Diana, Jeronimo dultzaina taldearen eskutik. 
  • 10:00 Toka txapelketa, Salbadora jubilatuen etxearen eskutik, Olaederra kiroldegiaren ondoan. Euriarekin, Bearzana frontoian. 
  • 11:00 Patata tortilla lehiaketa, 11-17 urte artekoentzat, Txermingo ikastolaren azpian. 
  • 11:00 Jubilatuen eskulanen eta margoen erakusketa, Berdura plazan. 
  • 12:30 Buruhandi, ipotx eta erraldoien kalejira, Loatzo txistulari taldeak alaituta. 
  • 14:00 Jubilatuen bazkaria, eta dantzaldia Xabier Zubeldia eta taldearekin, Txermingo ikastolan. 
  • 14:30 Gazteen bazkaria, Onddo gazte asanbladaren eskutik, Berdura plazan. 
  • 16:15 Zumba klase herrikoia, Maiatzaren Lehena plazan. Euriarekin, Olaederra kiroldegian. 
  • 16:30 Bola tiraldia, haurrentzat, Behar Zana elkarteko bola taldearen eskutik, Olaederrako bolatokian. 
  • 17:30 Gazteen poteo-kalejira, Orkresta Nazionalarekin, Errebote plazatik abiatuta. 
  • 17:30 Ur parkea, Txistulari plazan. Euriarekin, Txermingo ikastolan. 
  • 18:00 Pilota: Pala mistoa binaka eta eskuzko nagusien Santio Txapelketa, Bearzana frontoian. 
  • 18:00 Cycling mini-maratoia, Maiatzaren Lehena plazan. Euriarekin, Olaederra kiroldegian. 
  • 20:00 Eresargi eta Eresargi Txiki abesbatzen emanaldia, Gurean. 
  • 23:00 Kontzertua, Desira eta Kaotiko taldeak, Errebote plazan. 
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!