Uztailaren 27ra arte Allurraldera doan zubia itxita

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko uzt. 24a, 02:00

Juanita Alkain plaza eta Allurralde pasealekua lotzen dituen zubia itxi dute, egurrezko xaflak garbitu eta irristaketen aurkako tratamendua botatzeko.

Azken aldian hainbat irristaketa eta eroriko gertatu dira Alondegi zubian, eta tratamendu horrekin erorketak saihestu nahi dituzte. Eguraldiak lagunduz gero, tratamendua eguraldi onarekin eman behar baita, zubia datorren ostiralean zabalik izango da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!