Teknologia berriekin trebatzeko aukera

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko uzt. 26a, 02:00

Kultura Digital@ izena duen egitasmoak autobus bat prestatu du puntako teknologiarekin, herriz herri tailerrak eta erakustaldiak eskaini asmoz. Urnietara datorren uztailaren 28an iritsiko da, Pintore kalera, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Orona Fundazioaren eskutik eta Urnietako Udalarekin elkarlanean.

Egitaraua:

Antolatzaileek Urnietako bisitaldiaren helburua argi eta garbi adierazi dute prentsa oharrean: “Kanpaina honen helburua, 8 eta 16 urte bitarteko haur eta gazteen artean teknologien erabilera egokia eta sortzailea bultzatzea da. Bertan, Kode_Eskolak antolaturiko programazio-tailerrak doan eskainiko dizkie 8-16 urteko gaztetxoei”.
Besteak beste, bideojokoak programatzen ikasteko aukera edota webgunea sortzeko tailerrak eskainiko dira.
Adinaren arabera tailer ezberdinak antolatu dituzte:

PROGRAMATU
ORDENAGAILURIK GABE
8-12 urte. “Jolas erraz bezain dibertigarrien bitartez, programazioan funtsezkoak diren hainbat ezagutza lor daitezke”.

SCRATCH EZAGUTU
8-12 urte. “Primeran pasako dugu jolas txikiak programatzen, gero etxera eraman ahal izango ditugunak”.

BIDEO-JOKOAK SORTU
8-14 urte. “Tresna sinple bat erabiliz, bideo-joko sinple bat sortu ahal izango dugu! Diseinuan nahiz programazioan egingo ditugu hastapenak, sormena nahiz logika martxan jarri beharko ditugularik…”.

PROGRAMATU
12-16 urte. “45 minutuko ikastaro honetan, programazioa zer den ikasteaz gain, gure lehen programak sortuko ditugu. Zatoz eta has gaitezen programatzen”.

WEBGUNEAK SORTU
12-16 urte. “45 minututan oinarrizko kontzeptuak landuko ditugu, zure irudimenarekin nahi duzun web gunea sor dezazun”.

Uztailak 28, ostirala
10:00-14:00 / 16:00-20:00.
Pintore kalea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!