"Ni animatzera ager daitezela Klasikara eta Burgosera" adierazi zuen Mikel Iturria urnietarrak joan zen asteko Aiurri astekarian. Uztailaren 25ean Ordiziako Klasika ospatuko da eta bertan Mikel Iturriak 96. dortsala jantziko du. Txirrinduzaleek errepidetik bertatik animatzeko aukera izango dute Goierrin edota Tolosaldean. Goizez izango da lasterketa.