Kanalizazio lanak Eskola kalean, abuztuaren 1ean hasita

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko uzt. 25a, 02:00

Lanak hilabetez luzatuko dira eta eragina izango du bizilagunengan eta gidariengan. Abuztuko lehen asteko merkatu plaza, esaterako, Goikoplazan egingo dute.

Estolderia sistema berritzea eta lurzorua indartzea izango dira Eskola kaleko lanak. Lanak iraun bitartean adi egotera deitu du Udalak:

  • Trafikoa: Erraietako bat itxi egingo dute. Trafikoaren norabidea semaforo batez bideratuko dute.
  • Zabor ontziak: Tokiz aldatuko dituzte, beti ere Txistoki pasealekuan.
  • Azoka: Abuztuko lehen asteartean eta larunbatean Goikoplazan egingo da.

Lanen iraupena hilabetekoa izango dela aurreikusi dute, 60.000 euroko aurrekontuarekin. Udalak herritarrei lasaitasuna eta pazientzia eskatu die, ohar bidez.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!