Saski txapelketaren finala Gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko uzt. 24a, 02:00

Andoaingo Gaztetxearen 3x3 txapelketaren finalaurrekoak eta finalak igande arratsaldean jokatu ziren. Xeboflius taldea izan zen irabazlea, uztailaren 10ean hasi eta 23ra arte aurkeztu diren talde guztien artetik. Lagunarteko txapelketa uda hasieran herriko gazte askorentzat hitzordu finkoa da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!