Txupinazoa jaurti eta, txaranga eta dultzainaren doinuekin batera, gogoz plazaratzen gara billabonatarrak. Gozamena, gaua, dantza, izerdia, garagardoa, Rainbow-eko photocalla, selfieak… Billabonatarrok harro gaude gure jaiez. Eta ez da gutxiagorako, herritarrontzat udan egiten diren onenetakoak izango dira. Uda sasoi ona, ordea, terraza batean lagunartean garagardo batzuk edan, eta buruari buelta batzuk emateko ere.