Euskararen erabilerak Villabonan behera egin duela eta, aurtengo Santioetako zapiak euskararen aldeko mezua izango du: “Herriko festetan eta beti euskaraz”. Ateratako dirua euskararen aldeko mugimendua laguntzeko erabiliko da. “Jantzi zapia eta bizi Santioak euskaraz!” mezua luzatu dute bultzatzaileek.