Osoko bilkuran hartutako hainbat erabaki

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko uzt. 19a, 02:00

Joan zen astelehenean osoko bilkura izan zen Amasa-Villabonako udaletxean. Landutako gaien artean, EH Bilduko zinegotzi Xabat Laborde oposizioaren liberatu gisa lanaldi erdian aritzea onartu zen eta lan horretan arituko da aurrerantzean:

Era berean, etxez etxeko zerbitzuari buruzko eta herriko komertzioaren inguruko azterketa egiteko eskatzen duten bi mozio onartu ziren. Jaietako egitarauaren azalaren gaiak herrian sortu duen eztabaida ere mintzagai izan zen. Epaimahaiak lehiaketara aurkeztutako hamahiru lanek saria emateko “nahikoa kalitaterik” ez zutela aho batez erabaki ondoren, diseinu enpresa bati eskatu baitzion lan hori betetzea eta hainbat herritarrek ez du begi onez ikusi erabaki hori. Udal ordezkariek araudia errepasatuko dute, hurrengo urteetan berriz ere halakorik gerta ez dadin.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!