Elizpe jubilatu elkartearekin Andorrara bidaia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko uzt. 18a, 02:00

Zizurkilgo Elizpe jubilatu elkarteak bidaia antolatu du Andorrara, urriaren 7tik 12ra bitartean. Guztira 6 egun eta 5 gau izango dira, eta autobusean zeharkatuko dituzte Andorrako tokirik ikusgarrienak:

Logela bikoitzean lo eginez gero, pertsonako prezioa 315 eurokoa izango da, eta, banakako logela nahi izanez gero, 85 euro gehitu beharko zaizkio prezio horri.

Pentsio osoan egongo dira, 4 izarreko Panorama hotelean, eta ibilaldiak egingo dituzte autobusean, inguruneak ezagutzeko. Bidaia-asegurua eta gida ere prezio berean sartuta daude.

Interesa dutenek Zizurkilgo Elizpe jubilatu elkartean eman dezakete izena.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!