Klasikoa Elbarrena, Aduna, Andoain eta Urnietan barrena

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko uzt. 17a, 02:00

UCI Pro Tour mailako Donostiako Klasikoak lasterketak munduko lasterkari onenak ekarriko ditu Donostiara, datorren uztailaren 29an. 13:00etatik aurrera eskualdean barrena igaroko da. Alkizatik behera Elbarrenara jaitsi, Adunara igo eta Sorabillatik barrena Andoaingo herrigunea zeharkatuko du. 

Txirrinduzaleentzat munduko izarrak ikusteko aukera paregabea. Lasterketak, ordea, trafikoan mozketak eragingo ditu. Adi, beraz, antolatzaileek eta Ertzaintzak errepidean bertan egingo dituen ohartarazpenei.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!