Lontxo eta Jauregi irabazle eskuzko finalean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko uzt. 15a, 02:00

Lontxok eta Jauregik irabazi zuten Gaztetxeko Eskuz Binakako txapelketa, Amonda eta Loidiri 22-17 irabazi ostean Goiburuko pilotalekuan atzo jokatu zen finalean.

[Argazkiak] [Bideoa]

Norgehiagoka benetan gogorra ikusi ahal izan zuten Goiburuko pilotalekura hurbildu ziren pilotazaleek. Tantuak ez zituzten merke saldu, ez irabazleek ezta galtzaileek ere.

3. eta 4. posturako partidan Iraola eta Irazu gailendu ziren, Beldarrainek eta Otaegik osatutako bikotea 14 tantuetan utzi eta gero.  

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!