Zumalokuraren erritmora hasi ziren Karrikako jaiak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko uzt. 15a, 02:00

Behin tradiziozko txupinazoa jaurtita, jai giroa nagusitu zen Karrikako auzoan atzo. Zumalokura izeneko zumba saioan murgildu ziren hainbat auzotar, eta txokolatea eta sardinak banatu ziren bertaratuetakoen artean, arratsaldearekin goxatzen segitzeko.

[Argazkiak] [Bideoa]

Oroitzapenaren atalerako tarterik gorde zuten auzotarrek, nolanahi ere. Izan ere, Fernando Uribesalgo musikaria, 2016ko urrian hil zena, gogoan hartu nahi izan zuten. Festazale amorratua, Karrikako jaietako animatzaile nekaezin horietako bat izan zen bere bizi guztian. Era horretan, jai egitarauan idatzia ez egon arren, Jai Batzordeko kideek Fernandoren senitartekoak oholtzara igoarazi zituzten, eta txapela eskaini zieten haren omenez.

Jaietako lehenbiziko egunari Rock kontzertuak eman zion amaiera, Pangea eta Kalean taldeen eta DJ Tristanen eskutik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!