Jokoan da Street Basket Txapelketa Gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko uzt. 13a, 02:00

Hamazazpi talde ari dira jokatzen Andoaingo Gaztetxeak antolatu duen VIII. Street Basket txapelketa, lagunarteko 3X3 txapelketa.

[Argazkiak]

Hona hamazazpi taldeen izenak: Xeboflius, Llamale, Not In My House, Moxox, Diego Armando, Aguanis, Zurrun 2.0., Kupel (H)utsak, Little Vikings, Mixto York, Geriatric Park, Formolazo, Mixto Serrano, Kakitzat, TKT, Farias, eta, Katalina Wildcats.

Aurrera doa txapelketa, egunez egun eta arratsaldero neurketak bata bestearen segidan  jokatuz. Taldeak serio eta gogoz ari dira, jokalariek eskumutur finak jartzen dituzte dantzan, eta horri esker jokaldi bikainak ikusi litezke Gaztetxearen kanpoaldean jarritako saskiaren inguruan.

Uztailaren 21ean, ostiralarekin, emango zaio amaiera txapelketari.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!