Susana Davila bederatzigarren, Tokioko Munduko Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko uzt. 13a, 02:00

Ekainaren 16an Tokion ospatu zen Munduko Txapelketan, Danok Danena Halterofilia taldeko Susana Davila Sansiñenak 9. postua lortu zuen. Bestalde, taldekideek emaitza onak lortu zituzten Donibane Lohitzunen ere:

Uztailaren 8an, Donibane Lohitzunen ALTXKADI trofeoa izan zen eta bertan Danok Danena Halterofilia taldeko pultsulariek 2. postua lortu zuten (Igor Sasiain, Ekaitz Kortajarena, Xabier Amonarriz, Aynabel Davila eta Jon Kepa Kortajarena).

Bestalde, larunbat honetan, uztailak 15, Xabier Amonarrizek eta Aynabel Davilak Espainako 17 urtez azpikoen txapelketan parte hartuko dute Madrilen.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!