Gaztetxeko esku pilotako finalak, ostiral honetan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko uzt. 13a, 02:00

Andoaingo gaztetxeak antolatzen duen Eskuz Binakako XII. Pilota txapelketa iritsi da bere azkenera. Ostiral honetan, 22:00etatik aurrera, kontsolazioko 3-4 postuak eta txapela jarriko dira jokoan Goiburuko pilotalekuan.

Beldarrain-Otaegi eta Iraola-Irazu bikoteek jokatuko dute lehen partida. Final handia, berriz, Loidi-Amonda eta Lontxo-Jauregi bikoteen artean erabakiko da.

Asteazkenean jokatu ziren finalerdietako partidetan, Iñaki-Josu, Izagirre I-Izagirre II eta Belda-Otaegi geratu ziren kanporatuta. Uztailaren 3an hasi zen txapelketa, eta harrezkero astegunetan jokatu dira neurketak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!