Beatriz Unzue bolaria, Euskadiko txapeldun

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko uzt. 14a, 02:00

Joan zen ekainaren amaieran, Behar Zana bola taldeko Beatriz Unzue amasarrak irabazi zuen Euskadiko bola txapelketa, emakumezkoen sailean. Gizonezkoen artean, Oskar Larrazabal arabarrak jantzi zuen txapela. Asteburu honetan Añorgako txapelketan hartuko dute parte Behar Zanako bolariek eta uztailaren 29an, Santioen baitan, 16:00etan izango dute tiraldia Villabonako bolatokian.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!