Ostalaritzan euskaraz trebatzeko ikastaroa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko uzt. 12a, 02:00

Andoaingo Udala eta Banaiz Bagara elkartea uztailaren 10etik 21era euskararen erabilera praktikoa lantzeko ikastaroa eskaintzen ari dira La Salle Berrozpe ikastetxean. 

Egunero bi orduz, zortzi pertsona bezeroarekiko harremana euskaraz landu ahal izateko ikastaroa jasotzen ari dira. Zortzirak hegoamerikar jatorrikoak badira ere, Andoainen bertan bizi dira. Uda ikastaroak egiteko sasoi aproposa izaten da. Herrikide hauek euskara sakontzeko aukera egin dute, hamabostaldi honetan.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!