Memoria historikoa berreskuratzen jarraitzeko auzolandegiak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko uzt. 7a, 02:00

Aranzadi Zientzia Elkarteak gidatuta eta Zizurkil, Asteasu eta Adunako Udalek bultzatuta, abian dira berriz ere 36ko Gerrako memoria historikoa berreskuratzeko auzolandegiak:

2014ko indusketen argazki sorta

2013an Belkoaingo mendi inguruan ekin zieten indusketek jarraipena izango dute aurtengoan. 2015 urteko lanari jarraiki, Espainia eta Euskal Herriko txoko ezberdinetatik etorritako hamasei gazte, Zizurkilgo Zarate Aitz inguruan arituko dira lanean uztailaren 16ra arte. Asteasu, Zizurkil eta Adunako mendietan 1936. urtean osatu zen erresistentzia guneari buruzko informazioa biltzen jarraitzea da auzolandegiaren helburu nagusia.

Auzolandegiaren inguruan, hamaika hitzordu antolatu da:

Uztailak 7, ostirala
17:30
Larraulera bisita. Ander Leonen hitzaldia testigantzen inguruan.
Uztailak 8, larunbata
09:00
Sartagudara irteera. Julio Sesma, Alargunen Herria elkarteko kidearekin Memoriaren Parkera bisita.
Uztailak 10, astelehena
19:00
Karmelo Landa eta Ibon Meñikaren hitzaldia 'Gernikaren egiak' liburuaren inguruan, Asteasuko udaletxean.
Uztailak 11, asteartea
14:30
Berangoko Burdinazko Gerrikoaren Interpretazio Zentrora bisita.
16:30 Lemoatx mendiko auzolandegira bisita.
Uztailak 12, asteazkena
18:00
Gerra Zibilean eta Frankismoan emakumeenganako biolentziaren inguruko hitzaldia Esti Amenabarroren eskutik, Adunako kultur aretoan.
Uztailak 13, osteguna
14:00
Oiartzunera irteera eta pikoketara, belaguako gaztelura.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!