Eskualdeko partaidetza Ehunmilak eta G2Haundiak probatan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko uzt. 6a, 02:00

Iraupen luzeko bi proba ezagunak asteburu honetan izango dira, Goierri aldean. Eskualdeko partaidetza ez da oso handia, hauexek aurtengo partaideak:

EHUNMILAK
Jon Iraola
andoaindarrak 168 kilometroko mendi lasterketan parte hartuko du, asteburu honetan. Joan zen igandean Kaletxikiko mendi lasterketan parte hartu eta gero, honako mezua idatzi zuen sare sozialetan: “Azken entrenamendua –lo gutxi eginda eta gosaldu gabe– aste eder baten aurretik... Ehunmilak zuen bila noa!”.

G2HAUNDIAK
88 kilometroko lasterketan eskualdeko partaidetza zabalagoa izango da. Urtzi Fernandez, Iker Beloki eta Alberto Barro andoaindarrak irteeran izango dira, eta baita Tomax Pellejero urnietarra ere. Eta Amasa-Villabonatik Jose Mari Alkorta.

Azken deiaren zain dira, itxaron zerrendan, Mikel Elola adunarra eta Emilio Audikana eta Lander eta Igor Iztueta andoaindarrak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!