Rikardo Arregi Kazetaritza Sariak, larunbat honetan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko uzt. 5a, 02:00

Larunbat honetan, uztailak 8, aurtengo Rikardo Arregi kazetaritza sarien irabazleak aditzera emango dituzte Basteron, eguerdiko 12:00etatik aurrera. Sarituen izenen eta lanen berri ekitaldian bertan emango duten arren, Udalak dagoeneko aurreratu du, sariez gain bi “Aipamen berezi” egingo dituztela. Batetik, Eguna euskaraz egindako lehen egunkariari eta, bestetik, Noticias taldeko Ortzadar gehigarriari.

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!