Santioetan kantari, egun osoko festa prestatzen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko uzt. 5a, 02:00

Atzo iluntzean egin zen 'Santioetan kantari' ekimeneko hirugarren entsegua. Uztailaren 11n izango da laugarrena eta 18an entsegu orokorra.

Uztailaren 29an, Villabonako kaleetan barrena kantuan eta dantzan ibiliko dira 'Santioetan kantari' ekimeneko kideak egun osoz, zuzeneko musikariekin batera. Egun hori prestatzeko entseguetan dabiltza. Asteartetan Villabonako Kultur Etxean biltzen dira 19:00etatik 20:00etara Iker Sanz dantzariarekin hainbat dantza entseatzeko eta 20:00etatik 21:00etara Axier Vitoria, Iñaki Zalakain eta Aitor Landarekin kantuan aritzeko. Oraindik ere ekimenean parte hartzeko aukera zabalik da. Esan bezala, uztailaren 11n eta 18an izango dira azken entseguak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!