PSE-EEk Villabonako merkataritzaren inguruko azterketa eskatu du

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko uzt. 4a, 02:00

Villabonako alderdi sozialistak, herriko komertzioa bultzatzea beharrezkoa dela adierazi du prentsa ohar bidez. Horretarako, sektore horren egoeraren berri jakiteko, azterketa egiteko eskatu du, “beharrezko” neurriak hartu eta sektorea dinamizatzeko tresna gisa, baita guztien zerbitzura egongo den komertzio modelo orekatu eta eraginkorra  bermatzeko ere:

Azken hamarkadako krisiak, ohitura aldaketek, komunikazio hobekuntzek, on line komertzioak edota merkatal-guneen indartzeak herriko merkataritza ahultzea ekarri du. Baina, “motel” bada ere, sumatzen den susperraldi ekonomikoa “garai egokia” iruditzen zaie sozialistei azterketa hori martxan jartzeko, euren ustez, “ezinbestekoa” dena.

PSE-EEko Villabonako Maria Luisa Arija bozeramaileak, adierazpen bidez, komertzio sektorearen gaitasuna eta izaera “estrategikoa” nabarmendu nahi izan ditu eta haien jarduera “dinamizatzeko” politika akiboen beharra nahitaezkoa dela jakinarazi du. “Herriko komertzio txiki eta ertaina bultzatzea udaletxearen lehentasunetako bat izan behar du, oinarrizkoa delako Villabonako jarduera ekonomikoa garatzeko. Ez du aberastasuna bakarrik sortzen, baita lanpostuak ere”, iritzi dio.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!