Nafarroako mendietara, Aizkardi mendi taldearekin

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko uztailaren 3a

Datorren igandean, uztailak  9, Aizkardi mendi taldeak irteera antolatu du Nafarroako mendietara. Oraingoan irteera zirkularra egingo dute Belagua aldetik, La Contiendatik abiatuta:

Añelarra mendira (2338m) igoko dira eta jarraian Auñamendira (2504m). Col Anitik berriro lehengo tokira bueltatzeko.

Izena emateko, telefono zenbaki honetara deitu behar da 649 71 71 82 (20:00-22:00) edo Aizkardi aretoan ostegunean ordutegi berdinean, uztailaren 6a baino lehen.

Irteera honen iraupena sei ordu ingurukoa izango da. Luzera 16kilometrokoa.

Irteera goizeko 06:00etan izango da (uztailak 9), Olaederra kiroldegitik abiatuta.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!