Colomo eta Martinez irabazle Kaletxikiko mendi krosean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko uzt. 2a, 02:00

Lurdes Colomo zizurkildarra emakumetan eta Asier Martinez urnietarra gizonezkoetan iritsi dira lehenak helmugara, Kaletxikiko mendi krosean.

[Argazkiak]

Lurdes Colomoren atzetik Maialen Gurrutxaga eta Josune Etxazarreta andoaindarrak sartu dira. Gizonezkoetan, berriz, Javo Perez eta Jon Iturralde geratu dira bigarren eta hirugarren.

57 partehartzaile izan ditu guztira lasterketako probak; oinezko proban, berriz, 35 izan dira. IX. edizioa izan da gaurkoa, Kaletxikin inoiz ezagutu den lasterketarik luzeena eta gogorrena korrikalarien iritzirako; ez alferrik, 10 kilometrotara luzatu da, Leizoitz auzoan barrena gehien-gehiena.

Astelehenetik aurrera, korrikalariek, mendian lasterka ari zirela atera zaizkien argazkiak ikusi ahal izango dituzte  www.sport-madness.es/kaletxiki-krosa/ helbidean.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!