Aranburuk inauterietan jo zuen azkeneko aldiz saxofoia bandarekin; utzita dago geroztik osasun arazoak direla medio. Bandaren sorreran parte hartu zuen eta hutsik egin gabe aritu da bertan 14 urtetan.
Bikoteak, berriz, betidanik jokatu izan du eskuzabal bandarekin Kaletxikiko jaietan, eta horrexegatik esker oneko agertu nahi izan dute gaurkoan, gorazarre eginez.
Gora Kaletxiki Bandak Olagaineko txistularien, Urkiko dantzarien eta Ontza eta Batzokiko elkarteetako danbor jotzaileen laguntza izan dute kontzertua eskaintzeko.
Kontzertuaren lehen zatian Antzizar (JM Oiartzabal), Andoain (Luis Fraca) eta Felicitas (JM Oiartzabal) abestiak eskaini dituzte; Xabier Ucin, Oier Parada, Xabier Ucin eta Mirari Uciniz bakarlari gisa aritu dira horietan.
Txistularien partaidetza izan duen bigarren zatian Eperra (herrikoia), Xalbadorren heriotzean (Xabier Lete) eta Andoaingo ereserkia (Joxe Mari Oiartzabal) entzun ahal izan dituzte Kaletxikiko plaza bete duten entzuleek.