Gaztañaga irabazle Kaletxikiko sagardo lehiaketan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko uzt. 1a, 02:00

Buruntza auzoko Gaztañagaren sagardoa nabarmendu dute epaimahaikideek Kaletxikiko Sagardo Txapelketaren hogeitalaugarren edizioan.

[Argazkiak]

Asteasuko Sarasola sagardotegiak bigarren postua lortu eta Astigarragako Irigoienek hirugarrengoa. Hamabi sagardotegik hartu dute parte lehian: Andoaindik Gaztañaga, Urnietatik Setien, Oianume eta Eula, Adunatik Zabala, Asteasutik Sarasola, Astigarragatik Rezola, Lizeaga, Petritegi eta Irigoien, eta Hernanitik Itsasburu eta Rufino.

Epaimahaikideak, honakoak izan dira: Pedro Mungia, Jon Garaikoetxea, Luxio Aranburu, Mikel Irigoras, Fermin Larrayoz, Alberto Eskisabel, Lorenzo Usandizaga eta Jose Luis Perez.

Euriari muzin eginez, jendetza bildu da sagardo dastaketan eta pintxo jatean, Berrozpe ikastetxeko aterpean ospatu den ekitaldian.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!