Sanpedroak Asteasun 2017

Bus zerbitzua Asteasuko jaietara

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko uzt. 1a, 02:00

Gauez autobus zerbitzu berezia jarriko dute Tolosaldetik Asteasurako joan-etorriak ibilgailua hartu gabe egin ahal izateko. Gaueko 23:00etan jarriko dute martxan Asteasura hurbiltzeko zerbitzu berezia eta Villabona, Zizurkil edota Tolosaldera itzultzeko bus zerbitzua igande goiza arte indarrean egongo da. Bus zerbitzuen maiztasuna ordurokoa izango da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!