Kandida Kaletxikira iritsi da

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko uzt. 1a, 02:00

Kaletxiki auzoko jaiak atzo hasi ziren, baina gaur heldu dira bertara Kandida eta bere Txikitxuak kalejiran, herriko txistulariekin batera.

[Argazkiak] [Bideoa]

Ainara Lasa auzotarra ari da betetzen Kandidaren papera aurtengoan, lehenbiziko aldiz izanik emakume batek halako ardura hartzen duela.

Urteroko usadioari jarraituz, Lasak pregoia irakurri du Kaletxikiko jaien herrikoitasuna goraipatuaz eta auzoz kanpoko festazaleak bertara gonbidatuz. Ondoren, zapi berde handia aldez alde zintzilikatu da auzoaren sarreran eta Ontza elkartean ere bertako bandera eta ikurrina ipini dira.

Jai giroak bokatafariarekin eta bakarrizketekin jarraitu du Xavier Deltell eta Bocabeatsen eskutik. 22:30ean mus txapelketa iragarri da eta ordu bete beranduago, ostiraleko egitarauari amaiera emanez, disko festa ospatuko da Disko Rock Rememberrekin eta karaokearekin.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!