Andoaingo gudurako hogei lagun behar dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko eka. 29a, 02:00

Larramendi Bazkunetik adierazi dutenez, oraindik gutxienez 20 bat lagun falta zaie aurtengo Andoaingo gudua gogoratuko duen ikuskizunerako, datorren irailaren 16an egingo dena, larunbatarekin, herriko kaleetan barrena. Zehazki honakoak falta dituzte:

• 5 bat fusilari ingeles edo eskoziar, ingelesez esaldi labur pare bat esateko gauza direnak.
• 15 bat fusilari karlista.
Antolatzaileek azken deialdia zuzentzen diete andoaindarrei ikuskizunean parte har dezaten, falta diren 20 lagun horiek gabe zaila izango baita gertakari historiko honen gainekoa antolatzea. Izena emateko edo informazio gehiago nahi izanez gero deitu 656-782-521 zenbakira, edota idatzi bazkuna@larramendi.org helbidera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!