Batzokiko pintaden aurrean, adierazpen bateratua

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko eka. 27a, 02:00

Villabonako Batzokiko fatxadan agertutako pintaden harira, Villabonako EAJ-PNV, EH Bildu eta PSE-EEk ondorengo adierazpen bateratua egin dute:

1.- Ekintza hauen aurrean gure desadostasuna eta arbuioa adierazi nahi dugu, horrelako jarrera eta ekintzak gure herriaren eraikuntzan oztopo direlako.

2.- Mehatxu, pintaketa eta mota honetako jarrerak baztertzen ditugu; gure jardun eta estrategietatik kanpo kokatzen diren ekintzak dira eta lekuz kanpo geratzen dira.

3.- Kasu honetan bezala, Amasa- Villabonan bizikidetza eta normalizazio politikoaren alde lanean jarraituko dugu, herritarrek sufritu dituzten eta sufritzen ari diren eskubide urraketak erabat desagertu arte.

4.- Denon parte hartzea eta elkarrekin pausoak ematea beharrezkoa da eta bide horretan elkarrekin etorkizun baketsu baten alde lanean jarraitzeko konpromisoa hartzen dugu.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!