Zaparradak bete-betean harrapatu du haur danborrada gaur arratsaldean. Hala ere, hiru ikastetxeetako kideak pozarren aritu dira danbor hotsa sortuz, Zumeatik Goikoplazaraino. Behin plazara iritsita, danborradari amaiera emateko Andoaingo Ereserkia jo dute.