Ohiturari eutsiz, Andoaingo Udaleko ordezkariek harrera ofiziala eskaini diete aurten 80 urte betetzen dituzten andoaindarrei.
Sanjuanetako zapia jarri zaie denei, eta ondoren Urki taldeko dantzariek aurreskua dantzatu diete. Ondoren, Kristina Solanok zuzentzen duen trikitilari gazteen doinupean, denak ere Bastero alderako bidea hartu dute kalejiran.
Tertulian jarduteko aukera eduki dute Basteroko ekitaldi gelan prestatu den bazkari eder baten inguruan.